Astekaria


2014ko urriaren 20

Gaur IKT ikasgaiko lehenengo klasea izan da. Lehenengo eguna zenez, klasea ikasgaia azaltzen hasi da, honen inguruko informazio laburra emanez. Ondoren Web 2.0 kontzeptuan murgildu gara. Egia esanda klaseko inork ez zekien zehazki zer zen, orduan honen inguruko azalpen laburrak entzun ditugu.
Lehen internet bakarrik infromazio iturri bat zen eta erabiltzaileak informazio hori jasotzeari mugatzen ziren. Web 2.0 honen aurrerapena dela esan dezakegu, non erabiltzaileak aktiboki parte- hartu ahal dute. 
Honekin lotuta Google- ren eskaintzak edo aplikazioak aztertu ditugu, eta hauen funtzionamendua gainetik azaldu dugu, aukera bakoitzaren zeregina ezagutzeko. Googleren eskaintzen artean Blog- ak daude. Blogak Web 2.0- ren espazio erabilienetakoak dira, eta ikaskide bakoitzak Blog bat zabaltzeko proposatu du irakasleak, era horretan Web 2.0 delakoan murgildurik aurkituko gara. 
Bloga nola zabaltzen den azaldu du irakasleak eta bere pausuak jarraitzen bakoitza bere Bloga sortuz joan da. Klasekide bakoitzak gai bat aukeratu du, honen inguruko bloga sortzeko. Nik autismoaren gaia aukeratu dut, nire inguruko ezagun batek zailtasun hau pairatzen duelako, eta irakaskuntzan oraindik asko landu beharreko gai bat dela uste dudalako, nahiz eta azken urteetan izugarrizko aurrerapenak egin.


2014ko urriaren 27

 Gaur ezin izan dut klasera joan. Sukarrarekin eman dut asteburu osoa eta gaur medikuarenera joan behar izan naiz, beraz IKT ikasgaiko gaurko klasea galdu dut. Hala eta guztiz ere, nire gelakideekin kontaktuan egon naiz egun osoan zehar, eta klasean egiten zutena azaltzen zidaten, nik etxetik landu ahal izateko. 
Klasea hasteko "Euskara 2.0" testuaren inguruko ideiak eta hausnarketak egin dituzte klasean,  hurrengo egunean entregatu dezagun. 
Ondoren konpetentzia digitala eta gaitasun digitala kontzeptuen inguruan aritu dira. Honen barruan analfebetizazio digitalaren kontzeptua aipatu dute, eta honekin lotutako bideo bat ikusi dute. Nik etxetik ikusteko premia izan dut, eta hasieran kontzeptu hauek ulertzeko zailtazunak izan baditut ere, klasekideen laguntzari esker ulertuz joan naiz, hurrengo asteko klasean jakinaren gainean egoteko. 
Teoria atal hau landu eta gero, lana egiten aritu dira. Nire gelakideek nirekin kontatu dute taldeak egiterako orduan, beraz, naiz eta klasean ez egon, ez dut arazorik izan talde batean sartzeko. 
Taldeko lan honetan sarean orri bat ireki behar izango dugu, eta honetan aukera desberdinak erantzi (etiketak eta zerrendak beste askoren arten).
Amaitzeko bakarkako lana egiteko denbora utzi du Josune irakasleak, hau da, gure bloggan aritzeko denbora. Nik etxetik aritu naiz hau egiten, eta sarrera berri bat egiten hasi nahiz eta interesgarria iruditzen zitzaidan informazioa bilatzen egon naiz, hurrengo sarreratan gehitu ahal izateko.


2014ko azaroaren 17

Astelehen guztiak bezala, beste IKT- ko klase bat izan dugu gaur. Gaurko klasea hasteko identitate digitalaren inguruko informazioa jaso dugu, eta ondoren aparatu elektronikoen inguruko galderak erantzun ditugu:
  •  Zerrendatu erabiltzen ditugun aparatu elektronikoa?
Telebista, mugikorra, mahiko- ordenagailua, portatila, tablet- a, mikrouhina, garbigailua, Ipod- a, ile lehortzailea ... 
  • Zenbat denbora erabiltzen duzu interneten
Gaur egun mugikorrari esker edozein lekutik erabilgarri duguez, egunean zehar hainbat alditan erabiltzen dut. Beraz egun osoan zehar interneten sartuta ibiltzen naizela esan ahal dut. 
  • Zer erabiltzen duzu interneten sartzeko
Portatila, mahiko- ordenagailua, telebista, tablet- a, Ipod- a, mugikorra... 
  • Zein aplikazio erabiltzen dituzu?
Sare sozialak, adibidez Twitter edo Instagram, Gmail- a, WhatsApp, Daylimotion, YouTube.. 

Ariketatxo hau egin ondoren, taldeetan jarri gara, baina ez ohiko taldeetan, baizik eta talde nahasietan. Talde honekin bideo bat ikusi beharko genuen, eta honi buruzko ideiak aztertu edo hausnartu, gero gure ohiko taldekideekin partekatzeko.
Nire taldeari egokitutako bideoa izugarrizko inpaktua sortu du nigan. Honetan "trampa" moduko bat egiten diete pertsona ezberdinei, eta haiek pentsatzen dutena eta haien biziztzari buruzko datu zehatzak ezagutzen dituztela jakinarazten diete, asmatzen duen pertsona ezertaz ezagutu barik. Azkenean interneten bidez eskuratu ahal diren datuak direla argitzen diete "trampa" horretan sarturiko pertsonei, beraz interneten gure bizitza pribatuaren inguruko datu izugarri egon ahal direla ikusten da.
Hau ikusi ondoren gure ohiko taldeekin elkartu gara eta bakoitzak ikusi duen videoa komentatu.
Jaraian talde proiektuarekin jarraitu dugu eta 4, 5 eta 6. ariketak egiten egon gara.
Atzedenaldi bat egin ostean, gaur aztertu dugun teoriaren inguruko bideo bat ikusi dugu. Jordi Adell agertzen zen bideoan eta kompetentzia digitalaren inguruko ideiak agertarazten zituen.
Gaurko klasea amaitzeko berriz taldeko proiektua egiteari ekin diogu, eta "emateko 3" amaitzen sahiatu gara, nahiz eta klasea amaitzerako orduan pare bat pauso geditu hau amaituta usteko. Priektua egiten genuen bitartean Josunek Delicious  eta Scoopit.com aplikazioei buruzko informazioa eman digu. Nik pertsonalki ez nituen aplikazio hauek ezagutu, eta oso erabilgarriak direla uste dut, bibliografia era ordenatu batean gorde ahal izateko. Hauek gure talde proeiktua egiterako orduan erailtzea eskatu digu.



2014ko azaroaren 24

 Gaurko klasea teoriarekin hasi dugu.Gaur "Ikt- ak hezkuntzan txertatzen" gaia landu dugu. Hau lantzeko Josunek egokitutako powet pointak landu ditugu, eta hauek osatzeko bideo batzuk ikusi ditugu, gaiarekin lotuta.
Lehenengo bideoan gela bat agertzen da. Honetan ikasleak irakaslearen laguntzaz biderketak ikasten daude. Hauek erabiltzen duten ikasketa metodoa errepikapen bidezkoa da, eta etengabe biderketa taulak errepikatuz hauek ikasten dituzte. Hau egiten duten bitartean gelako atetik gizon bat sartzen da, ordenagailu batekin. Ikusleak honekin ulertzen duguna IKT-ak ezartzea nahi duela da. Segidan gela berdina agertzen da arbel digital batekin. Arbel digital honetan biderketak agertzen dira, baina ikasketa metodo berdina erabiltzen dute, hau da, errepikapena, ikasleak pasiboak izanik. 
Lehenengo bideo honek hausnarketara bultzatzen gaitu, izan ere IKT- ak ezartzeko metodologia aldaketa bat suposatzen du eraginkorrak izateko. IKT- ak ezartzerakoan ikasleak aktibo bihurtzen dituen metodologia ezarri beharko dugu, eta IKT-ak eskaintzen dituen aukerak garatu ahal izateko.
Bigarren bideoaren bitartez umeak etorkizunerako hezitu behar ditugula ikusten dugu. Hau era egokian aurrera eramateko IKT- ak eta IKT gabeko hezkuntzaren arteko propozizioa komenigarria izango litzateke, hau da, bi muturren arteko oreka mantentzen duen hezkuntza.
Bideo hau ikusi ondoren gelan sortutako estabaida IKT-en erabilpenaren ingurukoa izan da. Gelako askok IKT-ak haur hezkuntzan erabiltzea garrantzitsua dela defendatzen dute, motibazioa sustatzen dutelako eta txikitatik "bizitza 2.0" honetan murgilduta egotea komenigarria dela uste dutelako. Bestalde, hauen "kontra" agertzen direnak ere badaude. Hauek haur hezkuntzatik aplikatzea goiziegi dela defendatzen dute eta beste balio batzuk transmititzearen alde agertzen dira.
Teoria atala landu ostean, Symbaloo herramienta ezagutu dugu. Hau sarean dagoen "eskritorio" bezalako bat da, non gehien erabiltzen ditugun aplikazioak edo webgunean gorde ahal ditugun era ordenatu eta argi batean. Ikasteko oso erabilgarria den aplikazioa da Symbaloo.
Symbaloo herramienta ezagutu eta gero, hurrengo klase egunerako egin behar dugun banakako lana azaldu digu Josunek. IKT-en txertaketaren inguruko artikulu bat irakurri beharko dugu, eta honetan azaltzen diren ideien eskema bat sortu. Hau egin ostean idei horiei buruzko hausnarketa edo iruzkin bat egin beharko dugu.
Gaurko klasea amaitzeko talde proiektuan aritu gara, materialen fitxak osatzen eta lanaren azkenengo pausuak ematen.

2014ko abenduaren 1

Gaur klaseko azken eguna izan da, eta hori dela eta, gure taldeko lana arkeztu behar izan dugu. Hau era egokian egiteko, klaseko lehenengo zatia aurkezpena prestatzeko aukera izan dugu, beraz taldeka batu eta honetan aritu gara. 

Hamaiketan gure lanaren aurkezpena egin dugu. Zorionez lehenengoak izan gara, eta urduritasuna azkar pasatu zaigu. Ondoren besteen aurkezpenak ikusi ditugu.

Amaitzeko banaka Bloggean aritu gara, azken pintzelkadak ematen, gabonetan entregatzeko prest edukitzeko. 

 




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina