2014(e)ko azaroaren 16(a), igandea

Autismo motak

Irantzu Rodriguez- en arabera (2007) autismoarekin erlazionatuak dauden sindrome eta egoera gehienak, espektro autistaren barruan koka ditzakegu. Espektro autistaren barruan hauek dira nahaste nabarienak: nahaste autista, garapenaren nahaste jeneralizatua, autismo atipikoa, eta Asperger nahastea. Hauekin batera, Rett nahastea eta haurtzaroaren desintegrazioaren nahasteak, osatzen dute garapenaren nahaste orokorren aukera nagusienak. Gaur espektro autismoaren nahastea, Asperger nahastea eta Rett nahastea azalduko ditut:
  • Espektro autismoaren nahastea. Nahaste hau daukaten pertsonek arazo sozialak eta komunikazioarenak izaten dituzte. jarrera errepikakorrak garatzen dituzte, eta beraien eguneroko bizitzan aldaketak ez dituzte gogoko. Espektro autismoaren nahastea duten umeek beste umeek ez bezala garatzen dira eta erritmo beretsuan ematen da garapena.
  • Asperger sindromea. 1944an Asperger-ek lau kasu klinikoen berri eman zuen. Autismo era desberdinak erakusten zituzten eta bere adimen ahalmenak, bakoitzarenak desberdinak izan arren, Kanner-ek deskribatutakoenak baino garaiagoak ziren. Gaur egun eztabaidan dago, batzuentzat garapenaren arazo inbaditzailea osatzen du, besteentzat beranduago hasten den autismoaren era kliniko bat da, adimenaren eta hizkuntzaren atzerapenik gabekoa, funtzionamendu handiko autismoa izango balitz bezala. Nahaste hau duten pertsonek elkarrekintza arazoak, harremanetarako ez-ahozko arazoak, arazo psikomotoreak...etab izaten dituzte.
  • Rett sindromea. Rett sindromea oso gaitz neurologiko arraroa da, munduan zehar, 12.000 edo 15.000 bizirik jaiotako nesketatik batek jasaten du sindrome hau, bakarrik nesken artean ematen da, nahiz eta bariante bat izan, mutilak ere afektatzen dituenak. Sindrome honek X kromosoman egondako mutazio batekin zerikusia dauka. Sintoma nagusiak dardarak edo epilepsia, mikrozefalia, mugimendu ez-ohikoak, ataxia, erregrezio psikikoa...etab dira

2014(e)ko azaroaren 14(a), ostirala

Nola tratatu behar dugu ume autista bat?

Aurreko sarreratan azaldu dudanez, autismoa nahiko komuna den gaixotasun bat da. Irakasle bezala ahalik eta hobeto tratatu behar ditugu, haien behar eta aukerei egokituta, haien garapena ahalik eta hoberen aurrera joateko.
Hona hemen ume autistekin harremanak izaterako orduan kontuan izan behar ditugun jarraibide batzuk: 
  1. Aurreko sarreretan azaldutako sintomak agertuz gero, ahalik eta lasterren jakinarazi behar diegu jakitunei. Oso garrantzitsua da garaiz tratatzen hastea. 
  2. Komunikazio era berriak sortzea komenigarria da. Esaldi motz eta zehatzak erabili beharko ditugu, eta heien komunikatzeko erak ulertzen sahiatu beharko gara. Ume autistek sentimenduak era partikular batean adierazteko joera dute, beraz hau ulertzen sahiatu beharko gara eta bion arteko komunikazio era erraz bat ezarri beharko dugu.
  3. Maitasuna adierazi beharko diogu, nahiz eta ume autistak  harremanen aurrean distantzia bat mantendu, 
  4. Berarekin jolasak partekatu, eta berarekin jolasten ondo pasatzen duzula adierazi. Jolasen bitartez aurrerapen izugarriak lotu ahal ditugu bere gaixotasunari begira, batez ere jolas bisualak erabiliz gero.
  5. Errutina aldaketak sahiestu eta hauek egotekotan arretaz aldatu. Ume autistak errutina oso zehatzak izateko joera izaten dute, eta aldaketen aurrean antsietatea edo larritasuna sentitzen dute. 
  6. Harreman sozialak areagotzen sahiatu beharko gara. Bere konfiantza irabaztea ezinbesteko faktore bat izango da, Hau lortzeko begietara begiratuko diogu hitz egiten diogun bakoitzean. Besteekin harremanak ezartzeko eskuarekin agurtzen irakatsi ahal diogu. 
  7. Pazientzia izan behar dugu. Haserrea edo antsietatea bere aurrean adieraztea akats larria izango litzateke, bere inguruan gertatzen denaz kontziente ez delako eta ulertzeko arazoak dituelako, beraz larritasuna sentiaraziko diogu hau gertatzekotan. 

2014(e)ko azaroaren 12(a), asteazkena

Nola ikusten dute mundua ume autistek?


Ume autistekin era egoki batean lan egiteko, eta hauek ahalik eta hoberen laguntzeko, lehenengo hauek haien barraruan sentitzen dutena nolabait ulertu beharko dugu. Hona hemen ume autistek mundua nola ikusten duten ulertarazten lagunduko gaituen videoa:


2014(e)ko azaroaren 5(a), asteazkena

Autismoa eta teknologia berriak


Autismoa tratamendu farmakologikorik ez duen gaixotasuna dela badakigu, baina hala eta guztiz ere autismoa jasaten duen ume edo pertsona baten bizi kalitatea hobetzeko aukera dugu, hezkuntza eta arreta egokiarekin hain zuzen ere. Horretarako jakib beharrekoa da autismoa jasaten duten umeak ikusmena oso garatuta dutela, eta irudiak ondo ulertzeko gai izaten direla. Hau dela eta  piktogramak erabiltzen dituzte maiz besteekin komunikatzeko, eta hauek haien esku jartzea egokia izaten dela haien garapenerako.

Azken urteetan piktokgramen munduan aurrerapen izugarriak atzeman ditugu eta tablet- ei esker piktograma hauek errezago kudeatzeko programak sortu dira. 

Hona hemen piktograma programa berri hauei buruzko bideoa:



2014(e)ko urriaren 27(a), astelehena

Autismoa eta bere lehenengo sintomak

Autismoa harreman afectivo eta sozialean baita oinarrizko komunikazio gaitasunetan eragin zuzena daukan sindromea da. Gaur egun oraindik ez dakigu zehazki sindrome honen jatorria zein den, baina ikerketa ugarik, kasu gehienetan honen agerpena faktore hereditarioetan oinarritzen dela defendatzen dute. Hala eta guztiz ere, beste hainbat faktore izan ahal dute eragina síndrome honen garapenean esaterako, faktore biologikoak edo ingurunea.  

Hainbat ikerketen aburuz, mila umeen artean lauk jasaten dute autismoa, beraz, nahiko edatuta dagoen síndrome bat dela esan dezakegu. Hala eta guztiz ere, honen inguruko hainbat galdera sortzen dira oraindik esaterako, noiz hasten da benetan autismoa umeengan? Zenintzuk dira autismoaren lehenengo sintomak?

Normalean autismoa jaiotzetik ematen den sindromea da, nahiz eta bere lehenengo sintomak bizitzako 18. hilbatetik aurrera agertzen hasi. Nabarienak diren sintomen artean hitz egiteko gaitasunaren galera, gehiegizko indeprendentzia azalaretzea, bere izenaren aurrean erantzunik ez izatea, hainbat estimuluen aurrean arreta falta eta entzumenezko zailtasunak dituelen itxura azaltzea aurkitzen ditugu.  


36. hilabetetik aurrera aurretik aipatutako sintometaz gain, beste hainbat síntoma batzuk agertzen hasten dira, adibidez, beste umeekin harreman sozialak ezartzeko zailtasunak, jostailuen erabilpen okerra eta errepikakorra, hizkuntza egotekotan hau oso errepikakorra izaten da, errutina aldaketen aurrean haserre oso handiak … 

2014(e)ko urriaren 20(a), astelehena

Nire bloga oso komuna den gaixotasun bati zuzenduta dago, Autismoa. Gai oso ezaguna da, baina askotan ez daukagu hau lantzeko infomazio askorik eta autismoa sufritzen duten ume askok arazo askorekin topatzen dira haien garapenaren zehar. Hori dela eta autismoa jasatzen duten umeen aurrean erantzun egokiak ematen jakitea komi da. Beraz, blog honetan astero honi buruzk o datu eta informazio interesgarria eskegiko dut.